Orain dela urte batzuk, eskola konduktistaren eraginez, bost urte eta erdirekin edo seirekin hasi behar zela esan ohi zen haurrari irakurtzen eta idazten erakusten.
Hori ez da horrela, haurrari txikia denetik eman behar zaizkio hizkuntza idatziarekin harremanetan sartzeko aukera guztiak. Ikastea ezaupideen prozesua eraikitzea dela pentsatzen dugu, baina eraikuntza hori ez dela hutsetik hasita egiten, beste partaide batzuekin elkarlanean baizik. Konduktismoak ikuspegi erredukzionista ezarri du irakaskuntzan azken hamarkada hauetan: erantzun zuzenak haurrari buruan sartzen ahalegindu gara, haurrak erantzun zuzenen eta okerren arabera ebaluatzen. Irakaskuntza, alabaina, ikasketa prozesua baino zerbait gehiago da. Konstruktibismoaren oinarrizko irizpideak dioenez, ikasleak ez dira hutsetik abiatzen, aldez aurretik badituztela, alegia, ezagupide batzuk eta horietan oinarrituz jaso behar ditugula zubiak aprendizaia berriak lortzeko. Hitz gutxitan esateko, konstruktibismoa bi oinarri dituen metafora da: gizakiak bere ikasketaren protagonista izan behar dioena, batetik, eta ezagupide oro testuinguru sozial jakin batean gauzatutako produktua dioena, bigarrenik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario